Jose Luis Otamendiren 'Neguko Albuma', primizia eta guzti, liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Udal Liburutegia | Kultura
2016ko urr. 28a, 16:08

Atzokoan, Jose Luis Otamendik bere ahotsez errezitatu zituen bere poemak Udal Liburutegian. Bizitza, identitatea, herria, denbora, kezkak, ironia, sentimenduak... hizkuntza aberats, gozo eta magikoaz adierazi zizkigun. Erantzunak baino galderak gehiago ziren tartean.

Bere ibilbideko poema hautatuekin osatu zuen Neguko Albuma eta, primizia bezala, oraindik argitaratu gabeko poemak entzuteko ohorea ere izan zuten liburutegian elkartutako entzuleek.

Eskerrik asko, Oto!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu