Euskal preso, iheslari eta deportatuen alde elkarretaratzea deitu du biharko Azpeitiko Kalerak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko abe. 23a, 11:26
Bihar, abenduak 24, euskal preso, iheslari nahiz deportatu politiko guztiak Euskal Herriko kaleetan libre nahi ditugula aldarrikatuko dugu. Gabonetan, senide eta lagunen artean izan behar dute, aulki nahiz ohe hutsak betez. Herri honek konponbidea behar du, eta horretarako ezinbestekoa da bi estatuek urratsak egitea. Beste espetxe politika bat martxan jarriz, euskal preso guztiak etxean izatea ahalbideratuko duena.\ \ Bihar 19.00tan plazan elkartuko gara, mahai hutsaren bueltan, hurrengo gabonetan elkartu beharrik izan ez dadin.