Puntualizazioa Ukrainaren aldeko adierazpen instituzionalean

Erabiltzailearen aurpegia EAJren udal taldea 2022ko mar. 11a, 10:26

Europako Batasunak eta estatu kideek erabakitako ekimen eta ekintza guztiei erabateko babesa emateko puntua gehitu nahi izan genuen adierazpen instituzionalean

Aste honetan izandako udalbatzarrean hainbat adierazpen instituzional aurkeztu dira. Horietako bat Ukrainaren inbasioaren ingurukoa izan da. Testuarekin bat egin eta onartu egin dugu adierazpena baina matizazio bat gehitu diogu. Honako hau:

Azpeitiko Udalak erabateko babesa ematen die Europako Batasunak eta estatu kideek erabakitako ekimen eta ekintza guztiei, eta bide horretatik jarrai dezaten eskatzen die, Ukrainari ahalik eta gehien laguntzeko eta gerra-erasoaren amaiera lehenbailehen lortzeko, hala nola indar inbaditzaile guztiak Errusiara itzultzeko.

Gehitu nahi genuen puntualizazioa EH Bilduk adierazpenean txertatzea onartu ez zuenez, aktan konstantzia gelditu dadin egin genuen aipamen hau. Adierazpenean agertzen diren bide humanitario eta diplomatikoetatik haratago joateko unean gaudela uste dugu, eta, era berean, Europako Batasunak Ukraina babesteko hartu beharreko neurriak hartzearen alde agertzen gara.