Koronabirusa Azpeitian

Ez dago ezer ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia EAJren udal taldea 2021ko ots. 11a, 21:33

Norbanakoek neurriak bete ditzagun, eta, tabernariei, Udal Gobernuari eta udaltzainei neurriak betearaztea eskatzen diegu.

Tabernak eta jatetxeak irekiarazi dituzten arren, ezin dugu ahaztu gure inguruan bizi dugun egoera latza, eta, are eta gehiago, 700eko tasa metatuaren bueltan, eremu gorrian dagoela Azpeitia. Beraz, datozen egun hauetarako zuhurtzia eskatzen diegu herritarrei. Ez dago ezer ospatzeko. Ez dago ekitaldirik, eta inauteriak ez direla izango pentsa dezagun.

Distantziak mantendu behar dira, eta garbitasun eta osasun neurriak bete ditzagun. Asko dago jokoan. Era berean, norbanakoei neurriak betetzea eskatzeaz gain, tabernariei, Udal Gobernuari eta udaltzainei neurriak betearaztea eskatzen diegu. Denok ezagutzen dugu egoera. Ez dago festarik, ezta horretarako motiborik ere. Zaindu gaitezen eta zaindu ditzagun ingurukoak.