EAJren udal taldearen ekarpenak oinarri arautzaileei

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko api. 5a, 12:21
Atzoko idatzian (hemen: https://uztarria.eus/komunitatea/AzpeitikoEaj/1586012602) aipatu genituen urteroko dirulaguntza horien kudeaketan Gizarte Zerbitzuetako teknikariaren eta langileen artean jartzen dituzte baremoak. Oinarri orokorrak teknikariak urteetan lantzen joan dira eta oinarri horiek xede hartuta egin ditugu ekarpenak. Honako hauek izan dira: \ \ - Formakuntza mailan, berauek egin ahal izateko, integrazio mailari begiratuz, bertako hizkuntzaren bat menperatzea edo bide horretan jarri izatea. Betebeharreko guztizko konpromisoa izatea proposatu da. \ \ - Programa terapeutikoetan, drogen eta alkoholaren menpekotasun egoeran daudenak azaltzen diren puntua adikzio mota guztietara zabaltzea proposatu dugu. \ \ - Amaitzeko esan, beste politika publikoen sistemekin lankidetza garatzea eskatu dugula, Caritasekin orain arte gehiegi ez dela egin antzeman dugulako.