Udalaren dirulaguntzen oinarri arautzaileen inguruko azalpenak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko api. 4a, 17:03
Egunotan COVID-19aren inguruko albiste ugari jasotzen ari gara. Besteak beste, etorkizun ekonomikoari dagozkion hainbat erabaki hartzen ari dira instituzioak, diru-laguntzen inguruan zalantza asko sortuz. Horregatik, Azpeitiko EAJren udal taldeak azalpen batzuk eman nahi genituzke. \ \ Alde batetik, argitu, atzo eta gaur bitartean hedabide lokaletan agertu den udal dirulaguntzak ez duela zuzenean COVID-19ak sortutako egoerarekin zerikusirik, nahiz eta aurtengo oinarrietan pandemia egoera honek sortzen dituen egoera batzuk ere beregain hartzen dituen. 362.000 euroko diru-laguntza, urtero Gizarte Zerbitzuetatik kudeatzen den diru-laguntza bat da, eta hauen inguruko oinarri arautzaileak dira publikatzear daudenak, egoera ekonomiko zailean edo/eta bazterketa sozial egoeran daudenei begira ezartzen direnak. Egin kontu, COVID-19aren egoera dela eta, jada atera direla diru-laguntza lerro berriak (600.000 euro). \ \ Horren harira, nabarmendu, Udal Gobernuak ez duela diru-laguntza lerro berri bat atera, diru-laguntza hau aurrekontuetan ezarrita dagoelako jada, eta, lehen esan bezala, Gizarte Zerbitzuetatik kudeatzen da. \ \ Ez dugu ulertzen Udal Gobernuak albistea publiko egiteko izan duen presa, gure ekarpenak aintzat hartu diren edo ez baieztatzeko tarterik utzi gabe, boletinean azaldu aurretik eta gure azken onarpena eman aurretik. Atzo bertan bildu ginen alkatearekin eta Gizarte Zerbitzuetako buruarekin, eta gaur jaso dugu egindako ekarpenen inguruko zirriborroa. Baina, bitartean, atzo bertan, hedabide lokaletan behin betiko onarpena bezala zabaldu da albistea. \ \ Presa biziz iritsi zitzaigun oinarri arautzaile hauek onartzeko testua aztertzeko deia, gure desadostasunak edo ekarpenak egiteko apenas denborarik gabe. Eta, modu berean, presa biziz, behin betiko bezala zabaldu dute albistea. Azpeitiko udal webgunean argitaratu dela jartzen dute. Noiz argitaratu da? Eta Non?