Alderdi Egunean izan dira Azpeitiko EAJko hainbat kide

Erabiltzailearen aurpegia EAJren udal taldea 2019ko ira. 30a, 18:10

Atzo, igandea, Alderdi Eguna ospatu zuen EAJk Forondan (Gasteiz), eta han izan ziren Azpeitiko EAJko hainbat kide, hala nola Azpeitiko Udaleko hainbat zinegotzi jeltzale. Besteak beste, Aitor Esteban EAJren Espainiako Kongresuko diputatuarekin eta Hazparneko alkate ohi Daniel Camblongekin egoteko aukera izan zuten horiek.

Hona hemen, atzoko irudi batzuk: