Jaso dugun babesarekin Urkulluk gobernu sendoa osatuko du

Erabiltzailearen aurpegia EAJren udal taldea 2016ko ira. 27a, 17:11
Azpeitiko EAJk eskerrak eman dizkie azpeitiarrei, egin berri diren hauteskundeetan Urkulluk gobernu sendo bat osatzeko alderdi jeltzaleko zerrendari emandako babesarengatik. \ \ Azpeitiko Uri Buru Batzarraren presidenteak, Jabier Altunak, adierazi du jasotako 3.075 botoek (bozken %43,22) garbi adierazten dutela aurreko legealdian Urkulluk eta alderdi jeltzaleko gizon-emakumeek egindako kudeaketa eta konfiantza hori berretsi dutela datozen lau urteetarako. \ \ Altunak eskerrak eman dizkie joan den igandean apoderatu moduan hauteskunde-mahai guztietan lanean aritu ziren guztiei. \