Udal eta foru hauteskundeak 2023

Jabier Altuna izango da EAJren alkategaia 2023ko udal hauteskundeetan

Erabiltzailearen aurpegia
Jabier Altuna 'Kanpaxa'.

EAJren oinarriek hautatu dute Kanpaxaren hautagaitza. Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean Filosofia eta Letretan lizentziatua da, eta 29 urte daramatza Donostian irakasle lanetan. Hainbat urtez zinegotzi izana da Azpeitiko Udalean, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako kidea da gaur egun.

Jabier Altuna Kanpaxa izango da EAJren alkategaia 2023ko udal hauteskundeetan. Azpeitiarra da Altuna, eta 56 urte ditu. Ezkondua da, eta bi semeren aita. Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean Filosofia eta Letretan lizentziatua eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko ingeleseko tituluduna da. 29 urte daramatza irakasle lanetan Donostian.

2004tik 2011ra zinegotzia izan zen Azpeitiko Udalean, EAJren udal taldean. Gaur egun, berriz, Azpeitiko Uri Batzarreko kidea eta azken bi agintalditan Gipuzkoako Batzar Nagusietako kidea izan da. EAJren oinarriek hautatu dute Kanpaxaren hautagaitza.