GUTUNA

Festarik izango ez bada ere, ardura eskatzen diegu herritarrei EAJtik

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko EAJ 2021ko uzt. 29a, 15:30

Saninazioen inguruan Azpeitiko EAJk egindako hausnarketa da honako hau. 

Bigarren urtez jarraian ezingo ditugu festak nahi bezala, behar den bezala, ospatu. Zorionez, txertaketa kanpainari esker, pandemiaren egoera joan den urtekoa baina askoz hobea da, baina, hala ere, azken asteetan okerrera egin du eta eragina sentitzen ari gara: familiak etxean konfinatuta, ospitaletan sarrerak gora... Oraindik ez dugu birusa menderatu.

Egoera ikusita, festen aurrean ardura eskatzen dugu berriz; ardura, bai norbanakoei, bai erakundeei.

Besteetaz, guztiotaz, kezkatu eta arduratzen den herri bat bezala jokatu dezagun, eta ea datorren urtean horrelako idatzirik atera beharrik ez dagoen.

Ondo pasatu saninazioak, arduraz!