Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko EAJ 2020ko uzt. 13a, 13:06

Azpeitiko EAJk esker oharra kaleratu du, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen biharamunean.

Azpeitiko EAJk eskerrak eman nahi dizkie atzo alderdiaren aldeko botoa eman zuten guztiei. Euskadi mailan abstentzio maila altua izan arren, Azpeitian alderdiaren alde egin zutenen boto kopurua orain dela lau urtekoaren oso antzekoa izan zen, eta hori, txalotzekoa iruditzen zaigu. Guztira, 3.016 boto izan ditugu, eta garaipenetik gertu izan gara herri mailan.

Boto guztien garrantzia ulertu dute boza eman digutenek, eta banan-banan eskertu nahi diegu alderdiarengan jarritako konfidantza. Boz horiekin egoera zail honetan lanean jarraitzeko beharrezkoa dugun indarra eta bultzada jaso dugu. Orain arte izandako ilusio berberarekin jarraituko dugu buru-belarri. Zutik gaude, eta zutik ekingo diogu datorkigun erronka zail honi. Gora Azpeitia!