Angel Olabarria, Santo Tomas 2022 argazki lehiaketaren irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2023ko urt. 16a, 15:39
Lehiaketa irabazi duen Olabarriaren bildumako argazki bat. (Angel Olabarria)

Abenduaren 21eko festarekin lotutako bost gairen bueltako argazkiak aurkeztu behar izan dituzte parte hartzaileek, eta Olabarriaren bildumarentzat izan da lehiaketaren sari bakarra.

Angel Olabarria izan da Santo Tomas 2022 argazki lehiaketaren irabazlea. Oraingoan parte-hartzaileek gaiak jada ezarrita zituzten, denak egun horretan ospatzen zen festarekin lotutakoak: landareak (barazkiak, frutak, loreak...), herri kirolak, ttuntturroak, txistorra postuak (orokorra, detailea, pinxoak...) eta baserritarren erretratua kalean.

Atzo, igandearekin, elkartu zen Valen Garciak, Iñaki Etxenagusiak eta Gorka Arregik osatutako epaimahai puntuatzailea, eta lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, bilduma onena Angel Olabarriarena zela erabaki zuen. Zorionak berari!

Gure elkarteko webgunean ikus daitezke irabazleak bere bilduman aurkeztutako argazki guztiak.