Santotomasetako argazki erakusketa ikusgai, Betharram aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2022ko abe. 10a, 18:27

Santo Tomas jaietako erakusketa prestatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak, eta ikusgai egongo da abenduaren 23a bitartean Betharrameko erakusketa aretoan.

Ikusgai dago Betharrameko erakusketa aretoan Azpeitiko Argazkilari Elkartearen Santo Tomas jaietako erakusketa. Bertan, 2019ko Santo Tomas egunean antolatu genuen barne argazki lehiaketarako prestaturiko argazkiak ikusi ahal izango dituzue. Erakusketa abenduaren 23 arte egongo da ikusgai. Honakoa izango da ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan nahiz jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.