Iñigo Olarte, 12x12 barne lehiaketaren azaroko irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2022ko abe. 5a, 16:01

Iragarkiak gai hartuta egin zuten azaroko 12x12 argazki lehiaketa AAEko kideek.

Azaroan, leku guztietan ikusten ditugun Iragarkiak izan genituen 12x12 lehiaketarako gaia. Argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, honako hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Iñigo Olarte, bigarren Adiel Zabala eta hirugarren postuan Gorka Arregi.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.