Azpeitiko Argazki Elkartea hirugarren sailkatu da Euskal Argazkigintza Ligan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2022ko aza. 28a, 19:01

Argazkilarien sailkapenean, berriz, hamabi onenen artean sailkatu dira Valen García, Juan Mari Ibarzabal eta Julen Juaristi AAEko kideak.

Azpeitiko Argazki Elkartea hirugarren sailkatu da 2022ko Euskal Argazkigintza Ligan. Duela hiru sortu zen liga, argazkilarien eta Euskal Herriko Argazki Elkarteen Federazioaren arteko lotura bihurtzeko asmoz.

Hirugarren edizio honetan 20 elkartek eta 145 argazkilarik hartu dute parte. Azpeitiko Argazki Elkarteak hirugarren postua lortu du 2022ko sailkapen orokorrean eta, era berean, Valen García, Juan Mari Ibarzabal eta Julen Juaristi gure elkarteko kideek hamabi argazkilari onenen artean geratzea lortu dute.