Nazioarteko Gipuzkoa Trofeoaren XLIX. edizioaren argazki bilduma ikusgai dago Betharramen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2022ko aza. 22a, 12:00
Diego Pedraren 'Fantasia' argazkia.

Gaurtik abenduaren 4ra arte izango da irekita erakusketa. Sariketara aurkeztutako irudien bilduma ikus daiteke egunotan Betharramen. Diego Pedra Benzal argazkilariak irabazi du lehiaketaren aurtengo edizioa.

Azpeitian dago ikusgai Nazioarteko Gipuzkoa Trofeoaren XLIX. edizioaren argazki bilduma. Betharram aretoan dago ikusgai gaurtik, eta abenduaren 4ra arte izango da irekita. Hain zuzen ere, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta asteburuetan eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Argazki sariketa hori 1948. urtean egin zuten aurreneko aldiz, eta urteetan gorabeherak izan ostean, 1972an hartu zuen gaur egungo egitura. Aurtengo edizioa Cornella de Llobregateko (Katalunia) Diego Pedra Benzal argazkilariak irabazi du txapelketa, Fantasia argazkia tarteko. Sariketara aurkeztutako irudien bilduma ikus daiteke egunotan Betharramen.