Angel Olabarria eta Roman Azkue nagusi, martxoko eta apirileko 12x12 barne lehiaketetan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2022ko mai. 10a, 08:45
Roman Azkueren irudi honek irabazi du apirileko barne lehiaketa.

Martxoan argazkiak ateratzeko gaia Negua izan zen, eta apirilekoa, berriz, Erreka edo ur jauzia. Martxoko lehiaketa Angel Olabarriak irabazi du, eta Roman Azkuek, berriz, apirilekoa.

Apirilean ezin izan genuen gure 12x12 barne lehiaketako bozketarik egin, eta argazki elkarteak aurreko ostegunean ikusi eta bozkatu zituen apirileko nahiz maiatzeko argazkiak. Martxoan argazkiak ateratzeko gaia Negua izan zen, eta apirilekoa, berriz, Erreka edo ur jauzia.

Beti bezala, argazki guztiak ikusi ondoren egin zuten elkarteko kideek bozketa, eta honako hauek izan ziren emaitzak:

  • Martxoa: irabazlea, Angel Olabarria; bigarren, Alex Agirre; eta hirugarren, Julian Ruiz.
  • Apirila: irabazlea, Roman Azkue; bigarren postuan berdinketa izan da Julian Ruizen eta Gorka Arregiren artean; eta hirugarren, Juan Carlos del Pozo.

Saritutako argazkiak Argazki Elkartearen webgunean ikus daitezke.