Alaitz Lizarralderen 'Mimo familia' argazkiak irabazi du Sokamuturra 2022 lehiaketaren Sari Herrikoia

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2022ko api. 22a, 11:44

Urtero bezala, aurtengo inauterietako sokamuturraren argazki lehiaketako erakusketara gerturatu ziren ikusleek beraientzat argazki onena zein zen bozkatu ahal izan zuten.

Boto denak zenbatu ondoren, boto kopuru handiena Alaitz Lizarralderen Mimo familia izeneko argazkiak lortu zituen. Beraz, berarentzat izan da Sokamuturra 2022 lehiaketaren Sari Herrikoia.

Eskerrik asko erakusketara joan zareten guztioi eta zuen botoa eman duzuenoi. Hemen duzue argazki saritua.