Azpeitiko Argazki Elkarteak banatu dizkie sariak Udaberriko Rallyko irabazleei

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2022ko api. 11a, 11:32
Saritu guztiak Azpeitiko Argazki Elkarteko presidente Gorka Arregirekin.

Azpeitiko Argazki Elkarteak larunbatean egin zuen Udaberriko Argazki Rallyko irabazleen sari banaketa ekitaldia, Dinamoa sormen gunean. Sariak banatu aurretik, rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien bildumen proiekzioa ikusi ahal izan zuten.

Azpeitiko Argazki Elkarteak larunbatean jakinarazi zuen Adiel Zabalak irabazi duela aurtengo Udaberriko Argazki Rallya, eta egun berean egin zuten sari banaketa ekitaldia, Dinamoa sormen gunean. Ohitura den bezala, sari banaketaren aurretik sariketan parte hartu zuten argazkilari guztien bildumen proiekzioa ikusi ahal izan zuten bertan.

Epaimahaiak, apirilaren 3an egin zen XLIII. Udaberriko Argazki Rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu zuen:

1. bilduma onena: Adiel Zabala (150 euro eta Azpeitiko eskudela).
2. bilduma onena: Juan Ramon Llavori (120 euro eta garaikurra).
3. bilduma onena:
Arantza Rodriguez (90 euro eta garaikurra).
4. Herriko lehen ez saritua: Igor Froilan (60 euro eta garaikurra).

Rallyko argazki onenaren saria, berriz, Josean Ulaciarentzako izan da; berarentzat 50 euro eta garaikurra.

Sari banaketako argazkiak eta irabazleen bilduma sarituak lotura honetan ikus daitezke.