Adiel Zabalak irabazi du 2022ko Udaberri Rallya

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2022ko api. 9a, 08:55

Argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa gaur izango da, 18:30ean, Soreasu Dinamoa sormen gunean. Herritar denak daude bertara gonbidatuta.

Ostegunean elkartu zen Iñaki Etxenagusiak, Julen Juaristik eta Iñigo Kortak osatutako epaimahai puntuatzailea Azpeitiko Argazki Elkartearen lokalean, Udaberriko Rallyko argazkiak ikusteko eta bozkatzeko.

Epaimahaiak, apirilaren 3an egin zen XLIII. Udaberriko Argazki Rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu zuen:

1. bilduma onena: Adiel Zabala (150 euro eta Azpeitiko eskudela jasoko ditu).
2. bilduma onena: Juan Ramon Llavori (120 euro eta garaikurra).
3. bilduma onena:
Arantza Rodriguez (90 euro eta garaikurra).

4. Herriko lehen ez saritua: Igor Froilan (60 euro eta garaikurra).

Rallyko argazki onenaren saria, berriz, Josean Ulaciarentzako izan da (albiste honetan duzue argazkia); berarentzat 50 euro eta garaikurra.

Zorionak guztiei.

Proiekzioa eta sari banaketa, gaur

Argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa gaur izango da, 18:30ean, Soreasu Dinamoa sormen gunean. Denok zaudete gonbidatuta.

Beti bezala, bilduma sarituak gure Ekintzak/Rallyak atalean dituzue ikusgai.