Argazki elkarteak estudioa jarriko du zapatuan plazan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2022ko api. 6a, 11:35
Elkarteak muntatutako argazki estudio batean ateratako irudia.

Aurreko urteetan egin bezala, larunbatean argazki estudioa jarriko du elkarteak udaletxe azpiko arkupeetan. Herritarrek 11:00etatik 14:00etara izango dute irudiak ateratzeko aukera.

Azpeitiko Argazki Elkarteak argazki estudioa muntatuko du zapatuan udaletxe azpiko arkupeetan. Elkarteko kideak arduratuko dira argazkiak ateratzeaz, eta herritar orok izango du han doan irudia ateratzeko aukera.

11:00etatik 14:00etara izango da zabalik estudioa, eta hurrengo egunetan, ateratako argazki guztiak helbide elektronikoz bidaliko dizkiete argazkietan ageri diren herritarrei.