Gau Txori argazki rallyko sari banaketa egin du Azpeitiko Argazki Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2022ko mar. 7a, 16:50
Aurtengo Gau Txori argazki rallyko sarituak.

Zapatuan egin zuen elkarteak sari banaketa ekitaldia, Dinamoa sormen gunean. Sariak banatu aurretik, rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien bildumak ikusteko aukera izan zuten hara joandakoek.

Azpeitiko Argazki Elkarteak aurtengo Gau Txori argazki rallyko sari banaketa ekitaldia egin zuen zapatuan, Dinamoa sormen gunean. Ohiturari jarraituz, sari banaketa gauzatu aurretik, rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien bildumak ikusteko aukera izan zuten hara joandakoek.

Ondoren egin zuten sari banaketa ekitaldia. Aurtengo edizioaren irabazlea Javier Lopez izan da, harena izan baita, epaimahaiaren arabera, bildumarik onena. Bigarren bilduma onena, berriz, Jose Luis Rodriguezena dela ebatzi du epaimahaiak, eta hirugarrena, berriz, Oscar Bailerena. Herriko lehen sailkatua, berriz, Iñaki Etxenagusia izan da.

Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean ikus daitezke sari banaketa ekitaldiko irudiak, baita argazkilariek Gau Txori argazki rallyra aurkeztutako bildumak ere.