Iñigo Olartek ohorezko aipamena jaso du argazkilaritzako Nazioarteko Gipuzkoa Sarian

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2021ko abe. 4a, 08:33
'Hondoratua' izeneko argazki honi esker saritu dute Iñigo Olarte. (Iñigo Olarte)

Dagoeneko argitaratu dute Nazioarteko Gipuzkoa Saria lehiaketako sarituen zerrenda, eta bertan da Iñigo Olarte azpeitiarra.

Aurten, 39 herrialdetako 226 egilek parte harte dute Nazioarteko Gipuzkoa Sarian, guztira 2.200 lan baino gehiagorekin. Eta saritutakoei dagokienez, horien artean dugu gure lagun eta elkartekide Iñigo Olarte. Zorionak, Iñigo!

Sormena atalean Ohorezko Aipamena jaso du Olartek Hondoratua argazkiarekin. Hemen goian dugu saritutako argazkia.