Jose Luis Rodriguez da Udazkeneko Argazki Rallyaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2021ko aza. 24a, 11:56

Argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa larunbat honetan izango dira, 18:30ean hasita, Soreasuko Dinamoa Sormen Gunean.

Jose Luis Rodriguez bizkaitarraren bildumak irabazi du Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE) antolatutako Udazkeneko XXXI. Argazki Rallya. Azaroaren 7an egin zen rallya eta 33 argazkilarik parte hartu zuten bertan.

Hilaren 14a arteko epea zuten rallyko parte hartzaileek beren argazkiak AAEri helarazteko. Alaitz Ruiz, Iñaki Etxenagusia eta Valen Garcia elkarteko kideek osatu dute aurten epaimahai puntuatzailea. Rallyra aurkeztu ziren argazki bilduma guztiak ikusi eta baloratu ondoren, honako emaitza eman du epaimahaikideen lanak:

1. bilduma onena: Jose Luis Rodriguez (Zalla). 150 euro eta garaikurra jasoko ditu.
2. bilduma onena: Jose Antonio Fernandez (Bilbo). 125 euro eta garaikurra.
3. bilduma onena:
Juan Ramon Llavori (Zumaia). 100 euro eta garaikurra.

Herriko lehen sailkatua (ez saritua): Igor Froilan. 90 euro eta garaikurra.

Rallyko argazki onena Zumaiako Mitxel Aizpururen bildumako argazki bat izan da (albiste honetan atxikitutakoa, hain zuzen); 60 euro eta garaikurra berarentzat.

Argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa larunbat honetan, azaroaren 27an, izango da, Soreasuko Dinamoa Sormen Gunean, 18:30ean. Denok zaudete gonbidatuta.