Gorka Arregi nagusi iraileko 12x12 barne lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2021ko urr. 9a, 12:13
Gorka Arregik Amuko zubiari ateratako argazkia izan da iraileko 12x12 barne lehiaketaren irabazlea.

Iraileko lehiaketarako gaia zubia izan zen, eta ostegunean egin zuten balorazioa eta bozketa. Gorka Arregik Amuko zubiari ateratako irudia izan da garailea. 

Herenegun, osteguna, iraileko 12x12 barne lehiaketara aurkeztutako argazkiak ikusteko eta horien aldeko boza emateko aukera izan genuen. Iraileko lehiaketarako gaia zubia izan zen, eta argazki guztiak ikusi eta baloratuta, honako hau izan zen emaitza: Gorka Arregik Amuko zubiari ateratako irudia izan da garailea. Bigarren Javier Bastidak egin du, eta hirugarren Juan Mari Ibarzabalek. Honako lotura honetan ikus daitezke iraileko 12x12 lehiaketako hiru argazki hautatuak.