12x12 barne lehiaketa, uztaila eta abuztua

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2021ko ira. 10a, 18:23

Oporrak atzean utzita, hemen gara berriro gure 12x12 barne lehiaketarekin. Ostegunean bi hilabetetako argazkiak begiratzea tokatu zitzaigun. Uztaileko gaia Gauean genuen eta abuztukoa, berriz, Zaharra.

 Argazki guztiak ikusi eta bozketak egin ondoren, hauek izan dira emaitzak:

· Uztaila, argazki gaia, Gauean: 1. Desiree Odriozola, 2. Gorka Arregi eta 3. Javier Bastida.

· Abuztua, argazki gaia, Zaharra: 1. Angel Olabarria, 2. Gorka Arregi eta 3. Iñigo Olarte.

Hemen dituzue lehen postuan gelditu diren bi argazkiak. Beti bezala beste argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.