Maiatzeko 12x12 lehiaketa: kirola

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2021ko eka. 11a, 11:00

Atzo, osteguna, aspaldiko partez eta segurtasun neurri guztiak beteta, elkarteko egoitzan biltzeko aukera izan genuen taldekideok. Valen Garciaren argazki honek jaso zuen puntuazio altuena.

Atzo, osteguna, aspaldiko partez eta segurtasun neurri guztiak beteta, elkarteko egoitzan biltzeko aukera izan genuen taldekideok. Hileko lehen osteguna izanik, gure 12x12 barne lehiaketako argazkiak aztertzeko eguna genuen. Maiatzeko argazkien gaia kirola zen.

Irudi guztiak berriro ikusi ondoren, bakoitzak lortutako puntuazioak berrikusi genituen eta hauek izan ziren emaitzak: lehen postuan Valen García, bigarren postuan Gorka Arregi, eta hirugarren Juan Mari Ibarzabal. Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, argazki sailkatuak gure webgunean dituzue ikusgai.