12x12 barne lehiaketa, 2021eko lehen hiru hilabeteetako sailkatuak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2021ko api. 16a, 11:19

Hemen gara berriro gure 12x12 barne lehiaketarekin. Oraingo honetan 2021eko lehen hiru hilabeteetako bozketak egin ditugu.

Egoera berri honek horrela zuzenduta, bozketak eta gure bilerak online izan ditugu, eta honako hauek dira emaitza guztiak:

  • Urtarrila, argazkiaren gaia 'errepikapena': lehenen, Iñigo Olarte; bigarren, Erkaitz Regillaga; eta hirugarren Angel Olabarria.
  • Otsaila, argazkiaren gaia 'kurbak': Lehenen, Angel Olabarria; bigarren, Juan Mari Ibarzabal; eta hirugarren postuan, berdinketa hirukoitzarekin, Julian Ruiz, Desiree Odriozola eta Gorka Arregi.
  • Martxoa, argazkiaren gaia 'lana': lehenen, Iñigo Olarte; bigarren, Angel Olabarria; eta hirugarren, Valen Garcia.

Hemen dituzue lehen postuan gelditu diren hiru argazkiak. Beti bezala beste argazki guztiak Azpeitiko Argazki Elkartearen webguneko Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.