Amaitu da Juan Joxe Agirreren omenezko Zuhaitza lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2020ko aza. 16a, 13:35

Lehiaketan 171 argazkilarik parte hartu dute, eta guztira, 489 argazki jaso dituzte. Orain, Azpeitiko Aragazki Elkartekoak ez diren hiru lagunek osatutako epaimahaia arduratuko da 40 argazki onenak hautatzeaz eta irabazleak izendatzeaz.

Juan Joxe Agirreren omenezko Zuhaitza lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea itxi dute Azpeitiko Argazki Elkarteak. Lehiaketan 171 argazkilarik parte hartu dute, eta guztira, 489 argazki jaso dituzte.

Puntuazioez arduratuko den epaimahaia izendatuta dago dagoeneko: Azpeitiko Argazki Elkartetik kanpo dauden kontrastatutako hiru argazkilarik osatuko dute.

Hemendik aurrera, argazkiak aukeratzeko bi edo hiru puntuazio saio egingo dituzte horiek, azkenean 40 irudirekin geratu arte. Ondoren, 40 argazki horiek inprimatu egingo dira, eta COVID-19aren pandemiak uzten badigu, epaimahaiaren azken bozketa aurrez aurre egingo dugu, argazkiak paperean ikusiz aztertuko baitituzte. Hor erabakiko da zeintzuk diren argazki irabazleak.

40 argazki finalista horiekin erakusketa bat egingo da, eta inaugurazio egunean izango da sari banaketa ekitaldia.