Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernako argazkiak, berrituta

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2020ko ira. 24a, 11:06

Azaroaren 22ra bitartean egongo da ikusgai erakusketa berria. Azpeitiko Argazki Elkarteko hainbat kideren argazkiak ikusi ahal izango dira bertan.

Aste honetan berritu dugu Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan dugun argazki erakusketa. Oraingoan ere argazkiak elkarteko argazkilarienak dira: Jabier Bastidarenak, Iñaki Etxenagusiarenak, Ramon Etxeberriarenak eta Angel Olabarriarenak, hain zuzen ere. Nahi duenak azaroaren 22ra arte izango du argazkiak ikusteko aukera.