Baditu irabazleak uztaileko eta abuztuko 12x12 barne lehiaketak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2020ko ira. 21a, 12:49
Gorka Arregiren argazki irabazlea. (Gorka Arregi)

Uztaileko 12x12 barne lehiaketan Mikel Cagigal izan dugu lehen postuan; abuztuan, aldiz, Gorka Arregi izan da irabazlea.

Guk ere oporrak atzean utzi ditugu, eta hemen gara berriro gure 12x12 barne lehiaketarekin. Joan zen ostegunean, azken bi hilabetetako argazkiak begiratzea tokatu zitzaigun. Uztaileko gaia "giza gorputza" genuen, eta abuztuko gaia, berriz, "zerua". Argazki guztiak ikusi eta bozketak egin ondoren, hauek izan ziren emaitzak:

· Uztaila. Argazki gaia: "giza gorputza": 1. Mikel Cagigal, 2. Gorka Arregi eta 3. Desiree Odriozola.

· Abuztua. Argazki gaia, "zerua": 1. Gorka Arregi, 2. Julian Ruiz eta 3. Iñigo Olarte.

Argazki guztiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

Mikel Cagigalen argazki irabazlea. (Mikel Cagigal)