Argizaiola 2019 argazki erakusketa, irekita

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2020ko uzt. 22a, 08:30

Aste honetan ireki da Argizaiola 2019 lehiaketako argazki erakusketa, aurten Foru Ibilbideko aretoan. Abuztuaren 2a arte izango da ikusgai.

Argizaiola, Euskal Herriko Argazki Federazioak antolatzen duen lehiaketa bat da, argazkilari askoren esanetan "lehiaketen artean txapelduna", bertara argazki bat aurkezteko antolakuntzatik gonbidapen bat jaso behar baita. Gonbidapen hori Euskadi, Nafarroa eta Iparraldeko argazkilariek soilik jaso dezakete, baina lehenik aurreko urtean zehar federazioaren barneko elkarte ezberdinek antolaturiko leihaketaren bat irabazi beharra dago horretarako, beti ere.

Aurtengo Argizaiola saria Aitor Arana argazkilariak irabazi du. Accesit sariak, berriz, Oskar Gaskonentzat eta Andres Indurainentzat izan dira.

Erakusketa abuztuaren 2a arte egongo da irekita, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00ak arte, eta astebukaeretan eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00ak arte.