Julian Ruiz, ekaineko 12x12 lehiaketaren irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2020ko uzt. 6a, 14:12
Julian Ruizen argazkia.

Aurreko ostirala izan genuen ekaineko 12x12 argazki lehiaketaren erabakia hartzeko eguna. Segurtasun arau guztiekin bat eginda, Soreasuko Dinamoan dugun elkartearen lokalean elkartzeko aukera izan genuen.

Ekaineko gaia 'Graffitiak eta muralak' genuen, eta argazkiak ikusi eta bozkatu ondoren, honako hau izan genuen emaitza: lehen postuan, Julian Ruiz; bigarren, Gorka Arregi; eta hirugarren, Mikel Cagigal.

Hemen duzue lehen postuan gelditu zen argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure weguneko Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.