Azpeitiko Argazki Elkartea, Espainiako Argazkigintza Konfederazioaren urteko sarietan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2020ko eka. 1a, 16:19

Euskal Argazki Federazioak erabaki du Azpeitiko elkartea dela Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatzeko talderik onena, eta Espainiako Argazkintza Konfederazioak taldeen saria eskuratzeko izendatu du, beste hiru talderekin batera. Taldeen sariarekin argazkilaritzaren eta argazkilarien alde egindako lana aitortzen dute, eta talde irabazlearen izena hilabete barru jakinaraziko dute antolatzaileek.

Espainiako Argazkigintza Konfederazioaren urteko sarietarako hautagaietako bat da Azpeitiko Argazki Elkartea (AAE). Hain zuzen ere, argazki taldeen sailean lehiatzeko aukeratu dute, eta Azpeitiko taldearekin batera hautagai izango dira Agrupacion Fotografica Antequerana AFA (Andaluzia, Espainia), Agora Fotocine UB (Asturias, Espainia) eta Perpignan Photo (Katalunia) elkarteak. Euskal Argazki Federazioak erabaki du Azpeitiko elkartea dela Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatzeko talderik onena. Hain zuzen ere, federazioak urte osoan egin dugun lan guztia gainbegiratu ostean hartu du erabaki hori.

Espainiako Argazkigintza Konfederazioak 1992tik banatzen ditu argazkigintza sustatzen duten eta argazkigintzaren aldeko lanean nabarmendu diren enpresei, erakundeei eta artistei. Sariak hainbat sailetan banatuta ematen dituzte. mezenas onena, argazkilari onena, argazki elkarte onena, hedabide onena eta argazkigintzari buruzko liburu onena. Taldeen sariarekin argazkilaritzaren eta argazkilarien alde egindako lana aitortzen dute, eta talde irabazlearen izena hilabete barru jakinaraziko dute antolatzaileek. Dena den, Azpeitiko Argazki Elkartea oso pozik dago izendapenarekin.