Karnabalak 2020

Inauteriei buruzko argazki erakusketa ikusgai dago Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2020ko ots. 4a, 13:23

Inauteri giroko argazki erakusketa prestatu zuten Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek atzo arratsaldean Sanagustin kulturgunean. Bertan, azken urteetan inauterietako jai giroari buruzko argazki lehiaketara aurkeztu diren lanen artetik aukeraturiko hainbat argazki ikusi ahal izango dituzte herritarrek. Erakusketa otsailaren 25era arte egongo da ikusgai.