Juan Mari Ibarzabal, 2019ko 12x12 barne lehiaketako irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 15a, 08:08
Aurreko ostegunean 12x12 barne lehiaketako hilabete guztietako argazkiak ikusi eta horien aldeko boza emateko aukera izan genuen, eta iazko hilabete denetako emaitzak aztertu ondoren, baditugu lehiaketaren emaitza orokorrak. Urteko argazki bilduma onena Juan Mari Ibarzabalena izan da, bigarren postuan Gorka Arregi gelditu da, eta hirugarren Julian Ruiz. Zorionak, hirurei.\ \ Hemendik eskerrak agertu nahi dizkiegu hilabete guztietan lehiaketan parte hartu duten bazkide guztiei. Bide batez, aurten ere gai berriak zuen kamerekin irudikatzen jarraitzeko gonbidapena egiten dizuegu. Aurtengo hamabi gaiak webgunean daude argitaratuta dagoeneko: https://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/ekintzak/12x12.