Juan Ramon Llavorik irabazi du Mendiko eta Udazkeneko Argazki Rallya

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 17a, 09:06
Juan Ramon Llavori da 2019ko Mendiko eta Udazkeneko Argazki Rallyaren irabazlea.\ Ostegunean elkartu zen epaimahaia (IƱaki Etxenagusia, Juan Mari Ibarzabal eta Alaitz Ruiz), eta rallyra aurkeztu ziren argazki bilduma guztiak ikusi eta baloratuta, honako emaitz hau eman zuen:\ \ 1. bilduma onena: Juan Ramon Llavori - 180 euro eta garaikurra.\ \ 2. bilduma onena: Jon Esnaola - 150 euro eta garaikurra.\ \ 3. bilduma onena: Julian Ruiz - 120 euro eta garaikurra.\ \ Herriko lehen sailkatua (ez saritua): Maider Odriozola - 90 euro eta garaikurra.\ \ Argazki onena Julian Ruizen bildumako bat izan da -albistean- 60 euro eta garaikurra jaso ditu hark.\ \ Rallyan parte hartu zuten gaztetxoen emaitza, berriz, honako hau izan da:\ \ 1. bilduma onena: Xabat Laiglesia - 30 euroko balea eta garaikurra.\ \ 2. bilduma onena: Libe Korta - 20 euroko balea eta garaikurra.\ \ 3. bilduma onena: Araia Lazkano - 15 euroko balea eta garaikurra.\ \ Argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa azaroaren 23an, larunbata, 18:30ean izango da, Lagun Onak MBren egoitzan (Elizkale 21). Denok zaudete gonbidatuta.