Argazki Astearen barruan hiltzaldia eskainiko du gaur Lurdes R. Basoli argazkilariak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 4a, 11:23
Argazki Astearen barruan prestatu ditugun ekintzekin aurrera goaz. Gaur, astelehena, Lurdes R. BasolĂ­ argazkilariaren hitzaldia izango dugu Dinamoa sorkuntza gunean, 18:30ean hasita. Sarrera irekia da, beraz denok zaudete gonbidatuta. \ Pasa den asteburuan Pepe Gil argazkilariaren argazkien inguruan ibili gara lanean. Foru Ibilbideko aretoan eta Sanagustin kulturgunean jarrita dauden argazki erakusketetara ikusle asko ari dira bertaratzen, eta larunbatean Pepe Gilen argazkiekin osatuta saltzen jarri genuen liburuak ere izugarrizko harrera ona izan du jendearen artean. Gaur hasi eta igandera arte, liburu horren aleak saltzen jarriko ditugu herriko plazan eta Sanjuandegin. Gaur, esaterako, Sanjuandegin (Izaro tabernaren ondoan) jarriko dugu salmenta postua, 18:00etan. Egun hauetan liburuak izan duen arrakasta kontuan hartuta, jendeari gomendatzen diogu azken egunera arte ez uzteko liburua erosteko asmoa.