Mendiko XXIV. eta Udazkeneko XXX. Argazki Rallya egin dute gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2019ko aza. 3a, 16:36

Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak mendi bazkunak antolatuta, Mendiko XXIV. eta Udazkeneko XXX. Argazki Rallya egin dute gaur goizean Azpeitiko hainbat txokotan zehar. Guztira, 22 lagun animatu dira sariketan parte hartzera. Horiek guztiek Lagun Onak MBko kideek diseinatutako ibilbidean zehar hartu dituzte irudiak, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek ezarritako gaiei jarraituz. Ibilbidearen erdi aldera, geldialdia egin dute Ekoetxearen atarian hamaiketakoa egiteko eta indarrak hartzeko. Probara animatu diren lagunek 13:30ean amaitu dute Rallya, ateratako argazkiak ordenagailuetan hustuz.

Argazkilari bakoitzak bere argazkiak etxean lasai ikusteko aukera izango du, eta argazki aukeraketa azaroaren 10erako bidali beharko du. Behin rallyko emaitzak eta sailkapena ezagututa, sari banaketari eta bildumen proiekzioari ekingo diote; hori azaroaren 23an egingo dute, 18:30ean, Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean (Elizkale, 21).

(Argazkiak: Azpeitiko Argazki Elkartea)