Juan Mari Ibarzabal irabazle, Javier Navarro argazki lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 4a, 10:43
'A través' izeneko argazkiarekin, Juan Mari Ibarzabal Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak aurreneko saria jaso du V. Javier Navarro argazki lehiaketan. Hain zuzen, koloretako irudien sailean, CEFen (Confederacion Española de Fotografia) 'Medalla dorada' izeneko lehen saria lortu du azpeitiarrak. Castellon (Herrialde Katalanak) egiten den argazki lehiaketa da Javier Navarro, eta aurtengo edizioan parte hartu dute 109 argazkilarik. Orotara, 869 argazki aurkeztu dituzte sariketara, eta Ibarzabalen argazkiak lortu du lehen postua. \ \ Zorionak, Juan Mari!