2018ko 12x12 barne lehiaketaren bigarren erakusketa martxan da, Sanagustin kulturgunean
Kultura
2019ko urr. 1a, 16:31
Atzo, astelehena, ireki zuten Azpeitiko Argazki Elkarteko 12x12 barne lehiaketari buruzko erakusketa, Sanagustin Kulturgunean.
Barne lehiaketan, parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute, urtearen hasieran aukeratzen diren hamabi gairen arabera, eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dituzte. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du, eta bertakoen galderak erantzuten ditu.
Oraingo erakusketan, 2018ko azken sei hilabeteetako argazkiak ikusi ahal izango dira. Honako hauek dira argazkilariak: Iñaki Aranburu, Gorka Arregi, Javier Bastida, Alberto Beloki, Mikel Cagigal, Iñaki Etxenagusia, Iñigo Olarte eta Erkaitz Regillaga.
Erakusketa urriaren 21a arte egongo da ikusgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!