Iñaki Aranbururen eta Julian Ruizen argazkiak irabazle, uda sasoiko 12x12 barne lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ira. 9a, 21:16
Guk ere oporrak atzean utzi ditugu, eta hemen gara berriro 12x12 barne lehiaketarekin. Aurreko astean itzuli ginen, eta, indarberrituta, bi hilabetetako argazkiak elkarbanatu eta ikusi genituen.\ \ Uztaileko 12x12 barne lehiaketako gaia 'Kontrapikatua' izan zen. Plano mota horretan, argazkilariak behetik ateratzen dio argazkia objektuari. Abuztuko gaia, berriz, 'Urbanoa' izan zen. Izenak berak dioen gisan, hiriari edo herriari buruzko argazkiak aurkeztu behar ziren. \ \ Aurkeztutako argazki guztiak ikusi ostean eman genuen botoa, eta hauek izan dira emaitzak:\ \ Uztaileko 12x12 barne lehiaketako irabazlea Iñaki Aranburu izan zen, bigarren sailkatu zen Juan Mari Ibarzabal, eta hirugarren Julian Ruiz.\ \ Abuztuko argazkirik onena, berriz, Julian Ruizek ateratakoa izan zen. Juan Mari Ibarzabal sailkatu zen bigarren, eta Iñaki Aranburu hirugarren.\ \ Hemen dituzuen irudi hauek lehen postuan gelditu diren bi argazkiak dira. Ezkerrekoa Iñaki Aranbururen 'Kontrapikatua', eta eskuinekoa Julian Ruizen 'Urbanoa'. \ \ Parte-hartzaile guztien argazkiak, hemen: https://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/ekintzak/12x12