Iñigo Olarte, ekaineko 12x12 lehiaketako irabazle

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | Kultura
2019ko uzt. 8a, 09:48

Hilabete honetako gaiarekin gure argazkilariek berriro beraien gaitasun guztia erakutsi behar izan dute. Ekaineko gaia gaueko argazkia izan genuen, baina esposizio luzea gehituta, hau da, gaueko argazkiak baina "denboraren urratsa" erregistratuz; argazki bakar batean, segundo batzuetan argiaren, objektuen, pertsonen eta denboraren urratsa kontuan hartu behar izan zuten. Beraien maisutasuna erakusteko gai polita izan zen. Hori hala, aurkeztutako argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, honako hauek izan dira lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan, Iñigo Olarte; bigarren, Javier Bastida; eta hirugarren, Mikel Cagigal.

Albistean agertzen dena duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak 'Ekintzak 12x12' atalean ikus ditzakezue.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu