Gaur zabalduko dute Argizaiola 2018 argazki erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko uzt. 2a, 16:52
Gaur, uztailak 2, irekiko dute Argizaiola 2018 lehiaketako argazki erakusketa. Aurten berriro Betharrameko aretoan ikusi ahal izango dira irudiak. \ \ Euskal Herriko argazki federazioak antolatzen duen leihaketa da Argizaiola. Argazkilari askoren esanetan, \"lehiaketen artean txapelduna\" da Argizaiola, bertara argazki bat aurkezteko antolakuntzatik gonbidapena jaso behar baita.\ \ Gonbidapen hori Euskal Herriko argazkilariek soilik jasotzen dute, baina horretarako, baldintza bat bete behar dute: aurreko urtean zehar federazio barneko elkarteek antolatutako leihaketaren bat irabazi behar dute. Aurtengo Argizaiola saria Gasteizko Oskar Manso argazkilariak irabazi du, 'La busqueda' izeneko argazkiarekin.\ \ Erakusketa uztailaren 14ra arte egongo da irekita. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute, eta asteburuetan eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.