Iazko 12x12 barne lehiaketaren lehen erakusketa jarri du AAEk Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko eka. 21a, 10:51
2018ko 12x12 barne lehiaketaren emaitzak erakusteko lehen erakusketa jarri du Azpeitiko Argazki Elkarteak Sanagustin kulturgunean.\ \ Oraingo honetan, Sanagustinera joaten diren guztiekk iazko lehen bost hilabeteetan lehiaketan lehen hiru postuetan gelditu ziren argazkiak ikusi ahal izango dituzte. Hauek ditugu argazki horien egileak: Iñaki Etxenagusia, Valen García, Iñigo Olarte, Juan Mari Ibarzabal, Mikel Cagigal, Iñaki Aranburu, Gorka Arregi, Juan Carlos del Pozo eta Alberto Beloki.\ \ Erakusketa uztailaren 1a arte egongo da ikusgai.