Berdinketa izan dugu apirileko 12x12 barne lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia
Apirileko 12x12 barne lehiaketarako gaia \"fotomontaia\" genuen. Oraingoan, argazkiak ateratzeaz gain, Photoshop bezelako editoreekin duten maila erakutsi behar izan dute gure argazkilariek. Argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren, ez ohiko irabazleen zerrenda izan dugu; izan ere, bi argazki sailkatu dira lehen postuan puntu kopuru bera lortuta. Santi Eliasen 'Zelai-luzeko itsasontziak' eta Juan Mari Ibarzabalen 'Basamortuko igerilariak' argazkiak izan dira irabazleak. Aldiz, bigarren postua hutsik uztea erabaki da, eta hirugarren postuan IƱaki Aranburu gelditu da.\ \ Hemen dituzue lehen postuan gelditu diren bi argazkiak. Beti bezala, lehen argazkiak gure webguneko 12x12 atalean ikus ditzakezue.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide