Gorka Gomez, 2019ko Udaberri Rallyko irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko api. 18a, 17:53
Joan den asteartean, apirilaren 16an, epaimahai puntuatzailea (Imanol Manterola, Juan Joxe Agirre eta Iñigo Olarte) Azpeitiko Argazki Elkartearen lokalean bildu zen, eta apirilaren 7an egin zen XLII. Udaberriko Argazki Rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia eman zuen:\ \ 1. bilduma onena: Gorka Gomez Echeverria - 150 euro eta Azpeitiko eskudela.\ 2. bilduma onena: Omar Igual Marcos - 120 euro eta garaikurra.\ 3. bilduma onena: Oscar Baile Dominguez - 90 euro eta garaikurra.\ -Herriko lehen ez saritua: Valen García - 60 euro eta garaikurra.\ \ Haurren kasuan, zazpi argazkilarien bildumak ikusi eta baloratu ondoren, honako erabakia hartu zuen epaimahaiak:\ \ 1. bilduma onena: Eneko García - Garaikurra\ 2. bilduma onena: Nagore Imaza - Garaikurra\ 3. bilduma onena: Maddi Sanz - Garaikurra\ \ Argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa larunbat honetan, maiatzak 4an, arratsaldeko 18:00etan izango da, Basazabal jauregian. Denok zaudete gonbidatuta.