Iñigo Olartek irabazi du martxoko 12x12 barne lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko api. 5a, 11:34
Martxoan ere, argiarekin jolasten jarraitu behar izan zuten Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek; hain zuzen ere, kontra-argiarekin aritu ziren lanean. Teknika hori erabiltzean, kamerak argira jotzen du zuzenean, eta horrek, askotan, iluntasunaren eta argitasunaren arteko kontrasteak sortzen ditu.\ \ Argazki denak ikusi eta bozketa egin ondoren, honako hauek izan dira lehen postuetan gelditu diren argazkilariak: lehenengoa, Iñigo Olarte; bigarrena, Julian Ruiz; eta hirugarrena, Iñaki Aranburu.\ \ Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Lehen hiru argazkiak, berriz, honako lotura honetan ikus daitezke: https://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/ekintzak/12x12.