Irudien erakusketa berria jarri dute argazki elkarteko kideek Lagun Onak MBren tabernan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | Kultura
2019ko api. 3a, 16:02

Azpeitiko Argazki Elkarteak erakusketa berria zintzilikatu du Lagun Onak mendi bazkunaren tabernan. Sarritan, argazki elkarteko kideek ateratako irudiek apaintzen dute mendi bazkunaren taberna, eta tartean-tartean berritzen dute erakusketa. Oraingoan, Javier Bastida, Erkaitz Regillaga eta Mikel Cagigal argazkilariek ateratako denetariko irudiak jarri dituzte ikusgai. Bastida, Regillaga eta Cagigal Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak dira.

Erakusketa ikusi nahi duten herritarrek hilaren 30era arte izango dute horretarako aukera Lagun Onak MBk Elizkalean duen tabernan. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu