Alberto Beloki da Sokamuturra 2019 argazki lehiaketaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mar. 20a, 11:43
Astelehenean, martxoaren 18an, inauterietan ospatutako XL. Sokamuturra argazki lehiaketan parte hartu zuten 22 argazkilariek bidalitako 123 argazkiak ikusi zituen epaimahai puntuatzaileak (Jabier Beristain, Angel Rodriguez eta Mikel Arrieta), eta argazkiak baloratu ondoren, honako erabaki hau hartu zuten:\ \ 1. saria: Alberto Beloki - 'Azpitik pasatu bai?' - 365 euro eta garaikurra.\ \ 2. saria: Santi Elias - 'Orkatz' - 235 euro eta garaikurra.\ \ 3. saria: Javier Bastida - 'Badoa' - 200 euro eta garaikurra.\ \ 4. saria: Igor Froilan - 'Topeko' - 120 euro.\ \ 5. saria: Juan Mari Ibarzabal - 'Estutu ondo' - 80 euro.\ \ -IƱaki Joaristi 'Altzarte' saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena:\ \ Alberto Beloki, 'Queen' argazkiarekin - 150 euro eta garaikurra.\ \ -Sari berezia, bilduma onenari, Alberto Belokirentzako izan da.\ \ Zorionak saritu guztioi, eta gure eskerrak epaimahaiari bere lanagatik (argazkian, Alberto Belokirekin).\ \ Urtero bezala, argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat prestatzen ari gara; aurten gainera berriro Betharram aretoan izango da. Sari banaketa erakusketa areto berean egingo dugu, larunbatean, martxoak 23, 13:00etan. Guztiok zaudete bertara gonbidatuta.